2018(e)ko azaroaren 4(a), igandea

BLENDER 2.8 EZAGUTZEN. MOLEKULA SORTU ETA KOLOREZTATU.


Aurki izango dugu eskuragarri Blender 2.8 Beta. Bitartean Alpha bertsioak jaitsiko ditugu eta erabiltzen hasi. Zerbait serioa egin nahi badugu, Blender 2.79 daukagu.: oso ona eta ahaltsua. Baina, Blender 2.8 bertsioak berrikuntza handiak dakarzkigu. Bere kode hezurdura zuzenduago du, txukunagoa, indartsuagoa. Eevee motorea sortu dute mementuan argiaren eraldaketak eszenan ikusi ahal izateko. Cycles motorea hobetua du argazki/irudi errealistak sortzeko. Grese Pencil marrazki bizidunak egiteko eremuak txundituta ditu sortzaileak. Interfazea zerbait aldatu da eta eltzea sutan bezala, probatzea izango da onena. Hasi berrientzat baliozkoa izango delakoan, hemen duzue 10 minutuko bideo tutoriala. Ikusi HEMEN.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina