2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

5. KAPITULUA. INTERAKZIOA. BIDEOJOKOAK.






Gaur egungo gizarte aurreratuenetan, teknologia digitala egunerokotasunean barneraturik daukagu.
Edonork dauka smartphone moduko tramankulu digitala poltsikoan, interneterako sarbidearekin
eta aplikazioz josita. Aplikazio hauetariko batzuk jokoak dira. Erabiltzaileek, nahi dutenean, klik
batera daukate jokoa eskuragarri. Sorreran, gazteena izan zitekeen ohitura, adin guztietako giza-
talde gehiagotara zabaldu da. Kontsumoaren gizartea deritzon honetan, mota guztietako pertsonak
aritzen dira telefono mugikorrekin jokoetan. Aldaketa kultural horrek industria digitalari bultzada
eman dio, diru kopuru handiak emanez. Globalizazioa sendotu da eta mundu guztian tramankulu
digitalak berriztatzeko joera errepikatzen da, geroz eta teknologia hobea kontsumituz. Tramankulu
digitalen ahalmena eta satelite bidezko interneterako sarrerak joera hori indartzen dute. Joko berak
ere mundu osoan kontsumitu ahal dira, Euskal Herrian zein Australian... edo Argentinan.
Teknologia digitalaren zabaltze honetan software libreak bere bidea egin du eta egiten ari da.
Linux kode irekiko sistema eragilea sortu zen bezala, Android sortu zen sakeleko telefonoetarako
eta, horrela, programa libre asko sortu dira.
Bideo jokoen mundua oso zabala da. Gaien aldetik, adinaren edo produkzio motaren araberakoak
eta gure gaiari dagokionez, 2D edo 3D modukoak. Hezkuntzan adibidez, jokoak erabili izan dira
gizarteko gaiak jorratzeko: inmigrazioa, bulliyng, eta abar.
Blender jokoak egiteko programa ere bada. Ahaltsua eta zoragarria. Baina, joko bat diseinatzea
konplexua eta luzea izan daitekeenez, adibide xume bat besterik ez dugu hemen egingo. Sakondu
nahi duenak bideo tutorial gehiagoren zain itxaron beharko du.
Gure jokoaren ideia hau da: Uholdeak izan dira eta errepide guztiak moztuta daude. Janaria
helarazteko hegazkina erabiliko dugu eta janarien kaxak ahal den azkarren botatzen dituenak
irabaziko du.
Jokalariak kaxa-garabi-mugikorra kudeatzen du eta kaxak bultzatuz plataformatik at bota behar
ditu. Janarien kaxek masen araberako lana eskatzen dute: pisu handiagokoek, lan handiagoa.
Jokoak aurrera egin ahala jokaleku gehiago izango ditu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina