Matematika
arloan, geometria eta bolumena uztar ditzakegu, Blender lagun.
Ariketa honako hau da: Blender erabiliz, kuboa 3 piramide berdinez
osatua dagoela frogatzea. Geogebra softwarea librearen adibidea ikus
dezakezu jarraian.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEj8hmO7T3XRugmIuy2AO33w4ADBXVkn74Degfzdve2IThFbfl2qBfZSZ3OdSDvOmD-Sv5IsVXRh4X3Q5qeRWB_TMtAB7RpihAWEJ1g4f_-wrBMA8D_0KAK3-cXF8WZ1i3jxHtgKmcbNPsc/s200/2016-09-22+15-32-24-ko-pantaila-argazkia.png)
Karratuarean azalera lortuko dugu. Ondoren, 6 karratuz osatutako kuboaren bolumena. 3 piramide berdinek osatuko dute kuboa. Kuboarearen aldea oinarritzat duen piramidearen bolumena, kuboaren bolumenaren herena izango da.
![https://youtu.be/957CfI9Os9Q](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgQQ3aOl97XWd80T5aAKa3_yTbhI-8uP1qBxJ80wqxeKwWnGbkQHTCi1-IbQn70MhaER2Bda-eqj_Xm66JgLm4Ob6HkBWOgBLFHNuujZpcnnsjZIux8i3qloIBCwRVXVWjplPjjA7Ahg58/s1600/5.png)
Gure asmoa, Blender erabiltzean, ikaslearen sormena zabaltzea da, aukera ezberdinak jorratuz, 3D digitala erabiltzerakoan. Adibide horren ondoren, TETRAEDROA garatuko dugu.
Wikipedia euskaraz: Tetraedroa lau aurpegi dituen poliedro bat da. Erpin bakoitzean hiru hiruki elkartzen dira eta guztira lau hiruki ditu. Lauak berdinak badira tetraedroa erregularra izango da.
5 poliedro erregular besterik ez dago, solido platonikoak deiturikoak. Aldeen eta erpinen arteko erlazio berdinak errepikatzen dituzten poliedroak dira (Irudia: wikipedia euskaraz).
![https://youtu.be/fYkBB5M_AsM](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhUcMq8uXuoeTeUYXWJlkkKj53Re_1oDcYwGG8U9rEYoSnf419H6nA_GcJ3TzE9lwY6ZFCwzw8K7OaXCMVAb3BqzbocR75kqkNgMRKl89PhFPDJeromOlsbfE2LMETzLlry9FEdZAX7Aao/s1600/2.png)
Plastika eta ikusizkoen arlorako, Oteiza artegile handiaren eskultura metafisiko bat garatuko dugu digitalki.
Azkenik,Teknologiaren arloan sartuta, erreminta bat diseinatuko dugu 3D moduan eta hainbat diseinu eta forma erantsiko dizkiogu: bihurkina eta punta ezberdinak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina