Blender lantzen ari garen honetan, testuraren ordua iritsi da. Irudi
eta animazio errealistak egiteko, 3D formek koloreaz gain, testurak
dituzte. Hauek errealitateko materialak dira: plastiko, ehun, harri,
zura, eta abar. Material hauek eszenako argira moldatuko dira. Argi
indartsuarekin isla ere handia izango da. Baita itzalak ere.
Materialak testura leuna izan beharrean erliebea edo testura garratza
izango balu, sortutako isla ere asko murriztuko litzateke. Materiala
lantzeko, beraz, faktore asko izan behar dira kontuan. Bideo tutorial
honetan ikasiko duguna, objektuei materiala eranstea da, testura,
IRUDIAK erabiliz. Formari planoa aukeratu eta pegatina baten moduan,
irudia itsatsiko diogu.
Gizarte eta Arte gairako balioko lukeen Pizkunde garaiko
Brunelleschiren kupula izango da testura lantzeko erabiliko
dugun gaia.
WIKIPEDIATIK HARTUA
Filippo
WIKIPEDIATIK
HARTUA ETA MOLDATUA
Filippo
Brunelleschi (Florentzia,
1377 -
1446)
Pizkunde
garaiko
arkitekto eta eskultorea izan zen. Pizkundeko
arkitekturaren hastapenetako
arkitekto deigarrienetakoa izan zen, perspektiba klasikoaren
kontzeptua berreskuratu zuena. Haren lanik ezagunena Florentziako
katedraleko kupula da.
Brunelleschi
Florentzian jaio zen, 1377an.
Hasieran zilargile eta eskultorea izan zen. 1401ean Ghibertik irabazi
zuen Santa
Maria del Fioreko bataiotegiko ateak
egiteko lehiaketa. Ondoko urtean, Erromara joan
zen bere adiskide Donatellorekin.
Arkitektura klasikoa aztertu zuen, ingeniari eta teknikoaren begiez.
Dirudienez, Brunelleschi izan zen eraikuntzen neurketa zehatzak
egiten lehena. Erromako eraikinak paperean adierazteko metodo baten
beharrak bultzatuta, Brunelleschik perspektiba zientifikoa aurkitu
zuen.
Florentziako Santa
Maria del Fioreko kupula
izan zen ikerlan haien guztien lehenbiziko fruitua. Lan horretan
eraikuntza teknikak izan ziren ezaugarri goraipatuenak. Izan ere,
kupularen handitasunak arazo izugarriak sortzen zituen. Hala, ordu
arte ezagutzen ez ziren prozedurak eta teknikak erabili behar izan
ziren. Kupula hura Erdi Aroaz geroko lehen arkitektura lana da, ez
bakarrik ingeniaritzako balentria izateagatik, baita erabiltzen duen
estiloagatik ere.
Brunelleschiren
lorpen nagusia kupula bi sektore berezitan eraikitzea izan zen, bi
sektore horiek trebeziaz uztartuta, halako eran non elkarri eusten
zioten. Adreiluak lotzeko "arraiaren hezurra" deituriko
modua erabili zuen, Erromako Panteoiko kupulan ikasia.
Blenderrekin
"arrai hezurra" nola egin. Bideoa ikusteko klikatu
goiko irudian.
Era
horretan, egitura osoa arinagoa zen, eta artistak bazter zezakeen
aurreko eraikuntza sistemak behar zuen zurezko egitura konplexu eta
zaila. Gainera, bestelako tresnak ere behar ziren lan berri hartarako
eta haiek ere asmatu zituen Brunelleschik. Adibide baterako,
materialak kupularen mailaraino aldapen bidez igoarazi arren,
igogailu moduko batzuk asmatu zituen. Arlo guztietan ageri da, beraz,
egilearen izaera ausarta eta analitikoa. Prozedura horiek guztiek,
berri-berriak baitziren, erabateko bereizketa sortzen dute
Brunelleschiren eta Gotikoko arkitektoen
artean. Santa Maria del Fioreko kupula berehala bihurtu zen
arkitektua berriaren ikur, eta Italia osorako eredu izan ziren haren
forma nabarmen eta ederrak. Alabaina, eta katedrala garrantzi
handikoa izanik ere, Brunelleschiren beraren beste eraikin batzuek
definitu zuten zehaztasunez estilo berria.
klikatu goiko irudian.
Testurak
jartzeko MATERIALAK sortu behar dira. Ondoren, planoak aukeratu eta
materialak erantsiko dizkiogu. Plano edo plano multzoaren formari
nahi dugun moduan eransteko UV MAPPING egingo dugu. Kontzeptu hau, bi
dimentsiotako pixelez osatutako irudia, aukeratutako bi dimentsiotako
forman kokatzea da.
Blender
Render moduan egin izan dira testuren lanketak orain arte. Jarraitu
genezake modu horretan testurak lantzen, baina modu hobeagoa lortu
dute Blenderren bertan, CYCLES motorra erabiliz. Itxura berriagoa
izan dezake, baina merezi du. Testurak lantzeko BLENDER CYCLES
hautatuko dugu eta emaitzak askoz aberatsagoak izango dira.
Testurak
UV
mapping
eginez jartzeko, plano edo planoak hautatu eta U teklari emango
diogu. Zerrenda bat agertuko zaigu eta UNWRAP aukeratuko dugu.
Nodoak
gehitzeko Shift+A erabili behar da.
Objektua
Edit mode moduan jarriko dugu. Material berria sortuko dugu
(eszenaren arabera material zerrenda luzea izan daiteke), eta
erantsi. Ez da besterik. Formari egokitzeko UV mapping. Materialak
sortzeko NODOAK erabiliko ditugu. Hau berria izan daiteke
askorentzat, baina erabili ondoren erraz menderatzen da.
Nodoak
lantzerakoan eskema berdina errepikatuko dugu bideo tutorial honetan.
Hau ulertu ondoren, erabiltzaileak mila froga egin ditzake, beste
material eta testurak lortzearren.
Testurak
eszenaren gidoi edo helburuaren arabera moldatu beharko dira.
Ikuspuntuak, eszena eta objektuen argitasuna ere kontuan izan behar
da. Argi indartsuak, itzal ilunak, erabatekoak eragingo ditu.
Objektuek ere isla sor dezakete, material mota edo azalaren
araberakoa.
Azpian
ikus ditzakezue beste hiru bideo-tutorial euskaraz. Lehenengoan
Florentziako katedrala 3D moduan eraikiko dugu. Bigarrengoan testurak
jarriko dizkiogu 3D formei. Hirugarrengoan hodei bat nola egin
ikasiko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina