2016(e)ko azaroakren 17(a), osteguna

4. KAPITULUA. BLENDER ETA MARRAZKIA.



Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzan Blender programak lagundu dezakeen guztia ezin da kapitulu honetan erakutsi. Sormenaren eremuan, ideia eta gidoia, espazioa, konposizioa, argitasuna, isla eta distira, argazkigintza, kolore eta testurak, adierazpena, mugimendua, kameren errealizazioa, audioa, soinu efektu eta musika, efektu bereziak eta abar luzean parte har dezake, guztia sortzeko gai delarik.
Gogoratu behar da, beste berrikuntzen artean, Blenderrekin 3D eszenan objektuen testuretan zuzenean, 3D eremuan eta digitalki, pintatu dezakegula.

4. kapitulu honetan, Kamera ezberdinak erabili eta errealizazioa gauzatuko dugu. Marrazketa artistikoa lantzeko erabiliko dugu. Kapituluan zehar lau ariketa egingo ditugu, azkar eta erraz, marrazketarako Blender erabiltzearen abantailak ikusteko.



Batetik, aulki bat sortuko dugu 3D moduan eta kameraren ikuspuntua aldatuz, aulkiaren ikuspuntuak eta itzalak analizatuko ditugu (tarteka argiaren kokapena aldatuko dugu). Argi-iluna lantzeko balioko liguke, behin 3D objektu eta eszena sortuta, argia eta kamera kokapenak marrazki-irudi sorta sortuko baitigu.

Bigarren ariketan eszena sortuko dugu, mahaia eta katilu batekin. Aurreko ariketaz gain, katilu eta mahaiari testurak txertatuko dizkiegu, erliebea landuz, isla eta argiaren kolore aldaketa. Blender ahalmena itzela da, argiaren parametroen lanketak monografikoa eskatuko luke eta itzalen trataerak beste hainbeste. Gure kasuan, azaleko lanketa egingo dugu, ikusleak erraz programa ikasteko.

Hirugarrenean, irudiak plano gisa erabiltzeak izan ditzaken aukera ikusiko dugu, marrazki bizidunetan zein aurkezpen bideotan erabiltzeko, azaletik bada ere. Horretarako, Renderizazioa ongi egiteko, planoen Nodo egitura ikasiko dugu.

Azkenik, 3D eszena arruntak marrazki bizidun bihurtzeko Freestyle Renderizazio mota ikusiko dugu. Honek, marra eta distiraren modua egokitzen du horrela gerta dadin.



Honako bideo tutorial hauetan, oinarrizko azalpenak eskaintzen dira. Aukera ugari eman daitezke, parametro eta eszenaren konposizioen aldetik, frogatuz lortzen diren emaitzak bideratuko dute helburua lortzeko lana. Proiektuaren arabera, gidoiak agintzen duen helburua lortzeko, sormen-eremu ezberdinekin lan egingo dugu. Musika eta audio efektutik hasita, eszenografia, errealizazioraino, diseinu guztietatik igarota. Programak ere zeharka erabiliko ditugu. Blenderrekin lor daitekeena beste programekin lantzea norberaren erabakia da. Software libreko programen zerrenda posiblea: Blender, Inkscape, Gimp, Libreoffice, Audacity, LinuxMediaStudio, SimpleScreenRecorder, Librecad, Openshot, Videolan, eta web erremintak.





Edozein proiekturen lana, konplexua eta luzea gerta daiteke. Animazio lanetan sarri gertatzen da. Hemen erakutsi ditugun adibideak sinpleak dira. Atal guztiak sakon landu daitezke, ideien menpe, gidoiari lotuta.



Bi irudi, testura berdinean nahasteko prozedura daukazue hemen. Nodoen irudi-eskema eta bideoa.





Irudi bakoitza klikaturik bideo tutorialera eramango gaitu.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat